Elkargoko Buletina

CONSIN One, Kontseilu Nagusiak baimen informatuak sortzeko garatutako aplikazio berria.

Tresna honek CONSIN programa ordezkatzen du.

Berrikuntza nagusien artean, hauek nabarmentzen dira:

• Tratamendu gehiago barne.

• Windows eta macOS sistemetarako eskuragarri dago.

• Baimenak eleaniztasunez sortzea.

• Aplikazioan bertan integratutako erabilera-lizentzia kudeatzea, eta horrek urteko berritze-prozesua erraztuko du.

Consin ONE aplikazioa eskuragarri dago jada, elkargokideek deskargatu eta instalatzeko. Horretarako, RIDO gakoarekin URL honetan sartu beharko dute: https://consejodentistas.es/dentistas/recursos/software/consin-one /

Hor aurkituko dituzue aplikazioaren bertsioak, instalazio- eta erabilera-eskuliburua eta euskarri teknikoarekin harremanetan jartzeko moduak.

Bertsio berri horretarako aldaketa arintzeko, Infomedek hiru arreta-bide gaitu ditu edozein gorabehera edo kontsulta konpontzeko:

• Telefonoa: 93 414 60 67

• WhatsApp: 629 57 36 96

• Posta elektronikoa: soporte@grupoinfomed.es

 

Erraz konpontzeko arazoak:

  • Ez dut gogoratzen nire RIDO erabiltzailea: kasu horretan, Elkargoari galdetu.
  • Ez dut gogoratzen nire RIDO pasahitza: Goian adierazitako estekan bertan “Nire pasahitza ahaztu dut” aukera agertzen da.

Gogorarazi nahi dugu, halaber, Elkargoak baimen informatuen eredu batzuk proposatu zituela 2023an, euskarazko bertsioekin, eta esteka honen bidez eskura daitezke.

Itzuli

Lotutako Berriak

Itzuli