Odontologia inklusiboa Europan prestakuntza proiektua
Kontseilu Nagusiak Oral-Bk IADHrekin (International Association for Disability and Oral Health) eta SEOENErekin (Behar Bereziak dituzten Pazienteentzako Odontoestomatologiaren Espainiako Elkartea) elkarlanean abian jarritako ekimenaren berri eman digu.
“Disability Champions Award” programa da, eta Europa osoan desgaitasuna duten pazienteek eta haien zaintzaileek hortz-kliniketarako duten irisgarritasuna hobetzea du helburu.
Horretarako, proiektu honetan parte hartu nahi duten hortz-klinikek online prestakuntza egin beharko dute. Amaitutakoan, sartzearekin duten konpromisoa aitortzeko bereizgarri bat lortuko dute, eta mapa batean agertuko dira Oral-B-ren webgunearen barruan, desgaitasuna duten pazienteek eta haien zaintzaileek errazago aurki ditzaten irisgarritasun-baldintzak betetzen dituzten klinikak. Bereizgarri hori IADHk bakarrik kudeatuko du, Oral-Bren inplikaziorik gabe.
Esteka honen bidez, Kontseilu Nagusiak bidalitako prentsa-oharrera sar zaitezke, informazio gehiagorekin eta programara batzeko jarraibideekin.