Joan den uztailean argitaratu zen 614/2024 Errege Dekretua, 487/2022 Errege Dekretua aldatzen duena.
2023ko azaroan albiste hau argitaratu genuen, eta orain eguneratzen dugu.
Sartutako aldaketek ez dute esan nahi hortz-zentroetarako inplikazioei buruz dugun interpretazioa aldatzen denik. Hona hemen elkargoak egindako interpretazio-dokumentua. Hona hemen ondorioak:
· Hortz-klinikak Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan sartzen dira.
· PPCL edo PSL bat egin behar da. PSL (Legionellaren aurkako Osasun Plana) gomendatzen dugu. PSL bat aukeratuz gero, nahikoa izan liteke urtero garbiketa eta desinfekzio bat azpikontratatzea eta PSLn sartzea.
· PSL dokumentu erraza izan liteke, eta Gipuzkoako hortz-kliniketako legionela-agerraldien egungo datuak oinarri hartuta, arriskuen azterketak urteko berrikuspen bat besterik ez luke ezarriko (eskatutako gutxienekoa). Honekin batera doakizue .docx formatuko PSL eredu bat, deskarga daitekeena.
· Klinika askotan jasotzen ari diren derrigorrezko prestakuntza-ikastaroen eskaintzei dagokienez, Errege Dekretuan ez dugu horren betebeharrik ikusten gure sektorean. Enpresak insistitzen badu, Elkargora bidaltzea gomendatzen dugu, derrigortasun hori egiaztatzeko.
Elkargoa lanean ari da urteko garbiketa- eta desinfekzio-prozesuak azpikontratatzeko aukerak eskaini ahal izateko. Laster informatuko dugu.
(Azalpen-oharra, 2024ko abendukoa: Elkargoak badu eskatutako prozesuak egin ditzaketen enpresen zerrenda. Nahi duenak Elkargoarekin harremanetan jar daiteke)
Betebehar berriak dituen egoera bat denez, interpretazio berriak ere sor daitezke. Hala balitz, ahalik eta argien informatzen saiatuko gara