Elkargoko Buletina

Kirurgia programatuan, tratamendu antikoagulatzaile edo antiagregantean dauden pazienteen zainketa perioperatorioaren gida

Hona hemen Osakidetzako Arreta Integratuko Zuzendaritzak jasotako mezua:

2019. urtean zurekin harremanetan jarri ginen Osakidetzako Donostialdeako ESIaren Integrazio Zuzendaritzatik, gure ESIko lankideek egindako gida baten berri emateko, zuentzat lagungarri izan zitekeelakoan.

Oraingo honetan, gida honen berrikuntzari buruzko informazioa helarazteko idatzi nahi dizugu , atxikiturik doan “Kirurgia programatuan, tratamendu antikoagulatzaile edo antiagregantean dauden pazienteen zainketa perioperatorioaren gida” hain zuzen.

Gida honek eguneratu eta bateratu egiten ditu, Donostialdeko ESIan, paziente antikoagulatuei edo antiagregatuei egingo zaizkien ebakuntza edo prozedura kirurgikoen inguruko maneiuan jarraitu beharreko gomendioak. Gure helburua Gipuzkoako beste Esietara ere helaraztea izango litzateke.

Gipuzkoako odontologoek paziente antikoagulatu edo antiagregatuetan hortz-prozedura ugari adierazten dituztela kontuan hartuta, garrantzitsua iruditzen zaigu erakunde honetan adostu ditugun jarraibideak ezagutzea, paziente horiei arreta ematen diegun osasun langile guztiok kalitatezko arreta homogeneoa lor dezagun.

Dokumentua zuen taldearentzat interesgarria izango delakoan, jaso ezazu agur bero bat.

 

Komunikazioari dokumentu hauek erantsi zaizkio:

Guía de manejo perioperatorio de los pacientes en tratamiento anticoagulante o antiagregante en cirugía programada OSI Donostialdea

Guía de manejo perioperatorio de los pacientes en tratamiento anticoagulante o antiagregante en cirugía programada

Itzuli

Lotutako Berriak

Itzuli