Elkargoko Buletina

Santa Apoloniako afaria ekainak 15 Miramar jauregian. Izen-emateen irekitzea

Egitaraua:

20:00etatik 20:30etara: bertaratutakoei harrera, ongietorri-cocktail batekin.

20:30etatik 20:45etara: 2024an 30 urte betetzen dituzten elkargokideei, 2022an erretiratu diren elkargokideei, 2023an sartu diren elkargokide berriei,  eta azken urtean klinika solidarioan boluntario gisa parte hartu duten elkargokideei sariak emateko ekitaldia.

20:45: Zozketak Elkargokideen artean. Ipad bat, eta bi lagunentzako afariak honako establezimendu hauetan: Astelena, Jarana, Narru, Portuetxe, Patxiku-enea.

21:00etatik 23:00etara: koktel-erako afaria.

23:00etatik 00:00etara: DJ Fonki Cheff-ek girotutako barra librea.

Kostua: dohainik Elkargoko kide guztientzat. Omendatutako Elkargokide bakoitza, gainera, laguntzaile batekin joan daiteke, kosturik gabe. Gainerako laguntzaileek 50 euroko kostua izanen dute eta dagokion Elkargokideari kobratuko zaio.

Ekitaldian argazkiak egingo dira, eta Elkargoko sare sozialetan partekatuko dira.

Izena eman arren, aldez aurretik bertan behera utzi ez bada, gutxienez 48 ordu lehenago, 20 euro kobratuko da izena eman duen pertsona bakoitzeko.

Izen-emateak  online inprimaki sinple honen bidez  egiten dira.

Itzuli
Itzuli