Errezeta pribatua: oroigarria Eusko Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaritzatik
Sarri samar gogoratzen dugu mediku-errezetak behar bezala bete behar direla.
Oraingo honetan, Eusko Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaritzatik jaso dugu gutun hau, zentzu berean, eta, beraz, berriz ere azpimarratu nahi dugu baldintzak bete behar direla.
Ildo horretan, berriz ere gogorarazi nahi dugu 2023ko martxotik errezeta elektroniko pribatua ere eskuragarri dagoela, eta horren kostua Elkargoak hartzen duela bere gain, eta, beraz, ez duela kosturik elkargokidearentzat (gestio-programekin integratzeko kostua izan ezik). Berriro gogoratzen dugu orduan argitaratutako berria.