Elkargoko Buletina

2024ko AMA Erantzukizun Zibil Profesionaleko Asegurua

Lotura honen bidez aukera desberdinetara sar zaitezkete  eta 2023rako eskaintzen diren prezioak ikusi. Ez dago aldaketarik 2023ko baldintza eta prezioei dagokienez, PADIren dekretuan eskatutako estaldura behar duten elkargokideentzat izan ezik.

Elkargoaren poliza kolektiboari atxikitako kolegiatuen poliza guztiak automatikoki berrituko dira 2023ko urtarrilaren 1ean.  Aldaketa egin nahi duenak, mezu bat Elkargora bidali beharko luke (coeg@coeg.eu helbidera), dokumentu hau erantsiz eta orri bakoitza sinatuz. Dokumentu bat erantsi dugu, osatzeko jarraibideak jasotzen dituena.

Zehazki, jakinarazten dugu automatikoki berrituko direla 2023an estaldurak handitu zitzaizkien polizak, PADIren dekretuaren eskakizunetara egokitzeko. Kasu horietan, AMAk automatikoki aplikatuko du taulan ageri den kostu-igoera.

Lotura honen bidez, aseguruaren baldintzak irakur ahal izango duzue. PADIren estaldura zabalagoa kontratatzen duten edo kontratatuta duten elkargokideek aurten emandakoaren antzeko ziurtagiri bat eskatu ahal izango dute, estaldura hori zehazki aipatzen duena.
Itzuli
Itzuli