Elkargoko Buletina

“Odontologian antibiotikoak egoki erabiltzea” ekimena

Dentisten Kontseilu Nagusiak eta Espainiako Hortzen Fundazioak “Antibiotikoen erabilera egokia odontologian” ekimena jarri dute abian, herritarrak eta dentistak kontzientziatzeko sendagai horiek behar bezala erabiltzeak duen garrantziaz.

Ekintza hau Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) eta Hortzen Nazioarteko Federazioaren (FDI) gomendioen barruan kokatzen da. Erakunde horiek aho-hortzen eremuan antibiotikoak modu desegokian erabiltzearen arriskuak hobeto ezagutzea ahalbidetzen duten jarduerak egitearen alde egiten dute. Era berean, Osasun Ministerioaren Antibiotikoekiko Erresistentziaren Plan Nazionalaren (PRAN) gomendioei jarraitzen die, hau da, sektore artean eta elkarrekin lan egitea antibiotikoekiko erresistentziek dakarten arazoa konpontzen saiatzeko.

Proiektu horretan Dentisten Kontseilu Nagusiari atxikitako 6 elkarte zientifikok parte hartu dute, besteak beste, honako hauek:, SECOM, SECIB, SEPA, AEDE, SEMO eta SEOENE, eduki zientifikoen aholkularitzaren bidez; izan ere, uste da antibiotikoen preskripzio guztien % 10, gutxi gorabehera, dentistek egiten dituztela.

Kanpaina dinamikoa da, eta publiko orokorrari zein dentistei zuzendutako hainbat material biltzen ditu: hainbat infografia, liburuxkak, gida ilustratu bat, dentistentzako gida bat eta aho-hortzetako infekzioen antibiotikoak erabiltzeko app bat. Informazio guztia esteka honetan aurki dezakezue: https://consejodentistas.es/informacion-publica/salud-bucodental/campanas/uso-adecuado-de-antibioticos-en-odontologia/

Itzuli
Itzuli