Elkargoko Buletina

Protesi erauzgarrietan (inplantez eutsiak edo ez) baimen informatuak

Aldian-aldian, baimen informatuek lanbidean duten garrantzia gogorarazten dugu. Elkargokidea Kontseilu Nagusiaren Consin programara sar daiteke, baimen informatuak sortzeko, bai eta Elkargoak duela gutxi euskaraz eta gaztelaniaz jarri dituen sozietate zientifikoen baimen batzuetara ere, berri honetan jakinarazi zen bezala.

Kasu honetan, protesi erauzgarrien bidezko tratamenduak azpimarratu nahi genituzke, ohikoa baita beren itxaropen estetikoei erantzun ez dieten protesiak dituzten pazienteen kexak jasotzea Elkargoan. Kexa horiek ez dute ibilbide deontologikorik, baina profesionalaren irudia hondatzen dute eta pazientearen konfiantza galtzea eragiten dute.

Ahoz ematen diren azalpenez gain, baina pazienteak ahaztu ahal izan dituenak, egoki deritzogu gogoratzeari garrantzitsua dela baimen informatuak ematea eta sinatzea, pazienteak tratamendu mota horren mugak bazekiela demostratu ahal izateko.

Itzuli
Itzuli