Elkargoko Buletina

Ohean dauden pazienteak hortz-zentroetara eramatea

Nolabaiteko erregulartasunez, mugitzeko arazoak dituzten pazienteen senideen deiak jasotzen ditugu, etxeko arreta odontologikoaren aukeraz galdetzen dutenak.

Aukera hori ez da posible, arreta odontologiko oro osasun-zentro gisa gaitutako gune batean egin behar baita, ezarritako legezko baldintzak betez.

Zentzu horretan, Elkargoa harremanetan jarri da DYArekin, zer zerbitzu eskain lezaketen jakiteko eta zabaldu ahal izateko; hau da, ohean dagoen paziente bat nahi duen hortz-zentro batera joateko eta bueltatzeko zerbitzua. Jarraian, informazio hori zuen eskura jartzen dugu, egoera horiei ahalik eta egokien erantzuteko erabil dezazuen (adibidez, pazienteak kostu osoa bere gain hartzea, klinikak hartzea, edo gastuak partekatzea).

 

Jaitsiera eta igoera zerbitzuak:
Igogailurik ez dagoen etxeetan jaitsiera eta zerbitzuak burutzen dituzte.
Tarifa partikularrentzat: 20€ (10€ jaistea eta 10€ igotzea)
DYAko kolaboratzaileentzat: 10€ (5€ jaistea eta 5€ igotzea)

Joan-etorriko lekualdatze zerbitzua:
Kilometrajearen arabera kalkulatzen dira.
Hemen erreferentziatzat izateko adibide batzuk:
-Donosti-Donosti: 37,62€ (tarifa partikularrentzat) 18,81€ (tarifa kolaboratzaileentzat)
-Hondarribia-Hondarribia:28,16€ (tarifa partikularrentzat) 14,08€ (tarifa kolaboratzaileentzat)
-Hernani-Hernani: 28,16€ (tarifa partikularrentzat) 14,08€ (tarifa kolaboratzaileentzat)

DYAko kolaboratzaile berriei, abantaila hauek izateko urtean minimo elkarteari 60€-ko ekarpena egitea eskatzen zaie.

Zerbitzu hau kontratatu nahi izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 46 46 22 telefonora edo bidali helbide elektroniko bat gizarte.zerbitzuak@dyagipuzkoa.com helbidera, Nerea Aizpuruari zuzenduta.

Itzuli

Lotutako Berriak

Itzuli