Santa Apoloniako afaria ekainaren 2an Miramar jauregian. Egitaraua
Izen-emateak zabalik daude datorren ostirala arte, maiatzaren 26ra arte.
Egitaraua:
20:00etatik 20:30etara: bertaratutakoei harrera, ongietorri-cocktail batekin.
20:30etatik 20:45etara: 2023an 30 urte betetzen dituzten elkargokideei, 2022an erretiratu diren elkargokideei, 2022an sartu diren elkargokide berriei, eta azken urtean klinika solidarioan boluntario gisa parte hartu duten elkargokideei sariak emateko ekitaldia.
20:45: Zozketak Elkargokideen artean. Ipad bat, eta bi lagunentzako afariak honako establezimendu hauetan: Astelena, Jarana, Narru, Portuetxe eta Sukaldean.
Ohar garrantzitsua: pertsona bat sarreran egongo da, bertaratzen den bakoitzari etiketa bat entregatzeko, non bere izena eta zozketetarako zenbakia adierazten den. Mesedez, ez sartu etiketa hori jaso gabe, alde batetik zozketetan parte hartu ahal izateko, eta, bestetik, asistentzia-kontrola egin ahal izateko.
21:00etatik 23:00etara: koktel-erako afaria.
23:00etatik 00:00etara: “The Chicken Farmers talde donostiarrak girotutako barra librea.
Kostua: dohainik Elkargoko kide guztientzat. Omendatutako Elkargokide bakoitza, gainera, laguntzaile batekin joan daiteke, kosturik gabe. Gainerako laguntzaileek 50 euroko kostua izanen dute eta dagokion Elkargokideari kobratuko zaio.
Ekitaldian argazkiak egingo dira, eta Elkargoko sare sozialetan partekatuko dira.
Izena eman arren, aldez aurretik bertan behera utzi ez bada, gutxienez 48 ordu lehenago, 20 euro kobratuko da izena eman duen pertsona bakoitzeko.
Izen-emateak online inprimaki sinple honen bidez egiten dira.