Errezeta mediko okerren ondorioz farmazietan hautemandako intzidentzien gorakada
Joan den martxoaren 21ean, albiste hau bidali genuen farmazietan errezetetan antzemandako akatsei buruz. Kasu horretan, 34 ez-betetze izan ziren.
Zerrenda berri bat jaso dugu, eta, oraingo honetan, ez-betetzeak nabarmen igo dira, 48ra.
Honekin batera doakizu gorabeheren taulako eduki anonimizaturako esteka, eta errezeta oker bat bidali duen elkargokide bakoitzarekin harremanetan jarriko gara. Berriz ere gogorarazten dugu farmaziek uko egin diezaioketela eskatutako medikamentu bat errezeta ez zuzen batean emateari.
Errezetak behar bezala betetzeko baldintza nagusiak azpimarratu nahi ditugu berriz ere:
Bestalde, gorabehera horiek saihesteko modu bat errezeta elektroniko pribatuaren sistema berria erabiltzea litzateke, apirilean abiarazia eta elkargokideentzako kosturik gabe, hemen jakinarazi genuen bezala.