Elkargoko Buletina

Bermeak/Garantiak tratamendutan

Gero eta ohikoagoa da Elkargora pazienteak deitzea tratamenduen bermeei buruz galdetzeko. Osasun-esparruko bermearen kontzeptuak kontsumo-ondasunetarako duen esanahirik ez badu ere, berme hori osasun-publizitate jakin batzuetan erabiltzeak edo gehiegi erabiltzeak nahasmen handia sortu du paziente askorengan.

Argitu behar dugu osasunaren eremuan ez dala bermatu behar tratamendu baten emaitzak edo iraupena, ohiko praktika gisa, salbu eta dokumenturen batean berariaz konpromiso bat jasota badago (pazienteari emandako aurrekontua, klinikaren webgunean argitaratutako informazioa, emandako publizitatea, emaitzaren konpromiso egiaztagarria…).

Hori esanda, berme bat eskaintzea erabakitzen denean, horren estalduraren, baldintzen eta mugen berri ere eman behar da. Ildo horretan, berme-eskaintzen berri izan dugu, praktikan jakinarazi ez ziren mugak zituztenak. Kasu horietan, pazienteak osorik aplikatzeko eska lezake.

Tratamenduetan erabilitako osasun-produktuen bermeari dagokionez, fabrikatzaileak ere ez daude kontsumo-ondasunen legeriaren mende. Horregatik, hornitzaile bakoitzak bere baldintzak ezartzen ditu. Alderdi hori ez da ahaztu behar; izan ere, osasun-materialaren hornitzaileekin ere eztabaiden berri izan dugu.

Zuen esanetara gaude edozein zalantza argitzeko.

Itzuli

Lotutako Berriak

Itzuli