Santa Apoloniako afaria ekainaren 2an
Ekainaren 2an, Miramar jauregian, Santa Apolonia afaria ospatuko dugu. Iazko edizioko erreakzio onen ondoren, formatua errepikatuko da:
Lekua: Miramar Jauregia
Eguna: ekainaren 2a, ostirala.
Egitaraua:
20:00etatik 20:45etara: 2022an 30 urte betetzen dituzten elkargokideei, elkargokide erretiratuei, elkargoko kide berriei eta azken urtean klinika solidarioan boluntario gisa parte hartu duten elkargokideei sariak emateko ekitaldia.
20:45: Zozketak Elkargokideen artean.
21:00etatik 23:00etara: koktel-erako afaria.
23:00etatik 00:00etara: “The Chicken Farmers talde donostiarrak girotutako barra librea.
Kostua: dohainik Elkargoko kide guztientzat. Omendatutako Elkargokide bakoitza, gainera, laguntzaile batekin joan daiteke, kosturik gabe. Gainerako laguntzaileek 50 euroko kostua izanen dute eta dagokion Elkargokideari kobratuko zaio.
Ekitaldian argazkiak egingo dira, eta Elkargoko sare sozialetan partekatuko dira.
Izena eman arren, aldez aurretik bertan behera utzi ez bada, gutxienez 48 ordu lehenago, 20 euro kobratuko da izena eman duen pertsona bakoitzeko.
Izen-emateak irekita daude jada, online inprimaki sinple honen bidez.
Itxaroten zaituztegu!!