Errezeta medikoei buruzko oharra
Gipuzkoako Botikarien Elkargotik jakinarazi digutenez, farmazietara iristen diren errezetekin gorabehera gutxi daude. Halere, Elkargo horrekin, Gipuzkoako Medikuen Elkargoarekin eta Eusko Jaurlaritzako Farmaziako Ikuskaritzarekin batera egindako ekintza baten esparruan, laguntza eskatu digute gorabehera horiek ahalik eta gutxien izateko. Zentzu horretan, baldintza nagusiak gogorarazten ditugu, horiek baitira, aldi berean, atzemandako ez-betetze gehienak:
Errezeta bakoitza baliozkotu egin behar da, eta, eman ondoren, farmaziak baliogabetu. Farmaziako ikuskatzailetzak gogorarazi digu arau-hauste gisa kalifikatuta daudela, eta zigortu egin daitezkeela errezetek izan behar dituzten datuak oker betetzea eta botikak ematea, indarrean dagoen araudia bete gabe. Botikarien Elkargotik hilero bidaliko digute errezetei buruzko ez-betetze informazioa, dagokion preskriptorearekin harremanetan jar gaitezen, arazoa konpontzeko.
Azkenik, gogorarazten dizuegu 2021. urtearen hasieratik errezetak web formulario honen bidez eskatu behar direla.