Elkargoko Buletina

Sexu-askatasunaren berme integralari buruzko lege organikoa: ondorioak

Zenbait klinikatatik deiak jaso ditugu, aurtengo irailean lege hori onartu ondoren. Dirudienez, dei horiek adierazten dute bortxaketa sexualen aurkako babes integralerako prestakuntza espezifikoak kontratatzeko beharra dagoela.

Gaia Beloca Abokatuak gure aholkularitza juridikoari helarazi ondoren, Elkargoaren gomendioarekin aurkezten dizuegu dokumentu honetan.

Laburbilduz, prestakuntza neurriak hartu behar dira,  eta kontratatutako laneko arriskuei aurrea hartzeko enpresak prestatzen duen Prebentzio Planaren barruan egon daitezke. Ez dute zertan izan deitzen ari diren enpresek proposatzen dituzten hezkuntza ikastaroak. Baina protokoloa eta prestakuntza-neurriak izan behar dira. Horregatik, lehenik eta behin, laneko arriskuen prebentziorako enpresarekin harremanetan jartzea proposatzen da.

Itzuli

Lotutako Berriak

Itzuli