
Aurten, Euskaraldiaren hirugarren edizioan izena eman du Elkargoak. Azaroaren 18an hasi eta abenduaren 2an bukatuko da.
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak indartu edota aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denboran mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia 16 urte gorako herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.
Herritarren izen ematea zabalik dago: https://izenematea.euskaraldia.eus/