Elkargoko Buletina

2023ko AMA Erantzukizun Zibil Profesionaleko Asegurua

Lotura honen bidez aukera desberdinetara sar zaitezkete  eta 2023rako eskaintzen diren prezioak ikusi. Aldaketa bakarra dago 2022arekiko: aseguratutako kapitalaren 300.000 euroko tartean %8ko igoera, adierazten digutenez, tarte horretan ezbehar-kopuruak gora egin duelako.

Elkargoaren poliza kolektiboari atxikitako kolegiatuen poliza guztiak automatikoki berrituko dira 2023ko urtarrilaren 1ean.  Aldaketa egin nahi duenak, mezu bat Elkargora bidali beharko luke (coeg@coeg.eu helbidera), dokumentu hau erantsiz eta orri bakoitza sinatuz.

Lotura honen bidez, aseguruaren baldintzak irakur ahal izango duzue.
Itzuli
Itzuli