Elkargoko Buletina

TicketBAI: Osagarriak diren bi irtenbide Rural Kutxarekin

Bi soluzio osagarri hauek aurkezten dizkizuegu, Rural Kutxarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez:

Alde batetik, datafono soluzio bat, faktura sinplifikatuak egiteko; izan ere, osasunaren esparruan, 400 eurotik beherako zenbatekoetarako faktura sinplifikatuak egin daitezke.

Hemen dago soluzioa aurkezten duen klip bat, eta bestaldetik, azalpen-liburuxka bat eta erabilera-eskuliburua.

Elkargokokideentzako kostua: 12 euro hilean.

 

Bestalde, a3facturago aplikazioa, Foru Ogasunak doan eskaintzen duen FakturaBAI aplikazioaren funtzionaltasunetatik gorakoa dena.

Elkargokideentzako urteko kostua 192,99 eurokoa da, baina Rural Kutxarekin baldintza jakin batzuk betetzen dituztenentzat (Lankidetza Hitzarmenaren 11. orrialdean zehaztuak) ez luke kosturik izango lehenengo urtean.

Elkargoaren proposamenari erantzunez, garatzaileek aukera ezarri dute faktura lerroetako datuak, datu kliniko babestuak izan ditzaketenak, Ogasunera ez iristeko. Honekin batera doakizue irtenbide hau azaltzen duen klipa.

Elkargoko kide batek aukera horietakoren baten interesa badu, Rural Kutxaren sukurtsal batera jo beharko du, Gipuzkoako Dentisten Elkargoko kide dela adieraziz.

 

Azkenik, esteka honen bidez, Elkargoak egindako TicketBAI proiektuari buruzko galderen dokumentuaren azken bertsiora sar zaitezkete.

Itzuli
Itzuli