Elkargoko Buletina

Estali gabeko fetxak Hortz-larrialdietako zerbitzuan, asteburuetan eta jaiegunetan.

Hortz-larrialdietako zerbitzuak etenik gabe funtzionatzen du 2013az geroztik, baina azkenaldian zailtasunak ditugu data batzuk betetzeko.

Asteburuetan eta jaiegunetan, 9:00etatik 21:00etara, eskaintzen da zerbitzua. Ez da beharrezkoa klinikan fisikoki egotea, baina dentistak konpromisoa hartu behar du deia egin eta ordubetera kontsultan egoteko (nahiz eta praktikan dentistak eta pazienteak hitzordua adosten duten ondoen datorkien ordutegian). Ordainsariak libreak dira. Pazienteak beti zenbaki finko batera (943290204) deitzen du, eta telefonoguneak deia dentistak Elkargoari eman dion zenbakira desbideratzen du.

Xehetasun gehiago nahi izanez gero, honekin batera doakizue funtzionamendu-erregelamendua.

Gaur egun, datorren asteburuan (apirilaren 9tik 10era) eta Aste Santuan (apirilaren 14tik 18ra) oraindik bete gabe dago. Denboraldi horretan, turista ugari izaten da, eta, ondorioz, eskaera handia izaten da.

Zerbitzua eskaini nahi duenak Elkargora jo dezake informazioa zabaltzeko edo laguntza zehazteko.

Itzuli
Itzuli