Elkargoko Buletina

TicketBAI: Foru Ogasunarekin bilera abenduaren 16an

Gipuzkoako Dentista, Albaitari eta Medikuen Elkargoek bilera bat eskatu zioten Gipuzkoako Foru Ogasunari, profesional kolegiatuei 60 urtetik gorakoentzako TicketBAI betetzeko salbuespena proposatzeko, 2021eko azaroaren 11ko 68/2021 Foru Aginduan azaltzen den eten digitalaren argudioarekin.

Bilera joan den abenduaren 16an egin zen, Errotaburuko Ogasunaren eraikinean, eta bertan, Foru Ogasuneko arduradunek adierazi zuten salbuespen hori ez zabaltzeko erabakia, gure Elkargoetako profesionalen lanbide- eta kultura-prestakuntzako mailek araudi berrira egokitzeko aukera eman behar dietela, eragozpen handirik gabe.

Argitaratu duten triptiko hau ere eman ziguten, interesgarria izan daitekeen informazio laburtuarekin.

TicketBAI sistemari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/ticketbai

Itzuli
Itzuli