Elkargoko Buletina

TicketBAI GESDENen integrazioari buruzko urriaren 28ko hitzaldiaren grabazioa.

Esteka honen bidez, Infomed-ek emandako hitzaldira sar zaitezkete.

Argitu behar dugu bi puntu eman zirela hitzaldian, fakturazio-araudiari buruzkoak, zuzendu egin behar direnak:

 

1)23:15 minutuan: diktanteak ordainagiria “agiri ofizial” gisa aipatzen du, faktura bezala. Ulertzen da ematen duen azalpenaz, ez dela faktura bat egin behar ordainketa bat jasotzen den bakoitzean, nahikoa izan baitaiteke ordainagiri bat ematea, eta faktura tratamenduaren amaieran egin liteke.

Ordainagiria ez dala agiri ofiziala fakturatzeko argitu behar dugu. Fakturazioari buruzko araudiak ez du inoiz jasotzen ordainagiriekin lotutako ezer. Fakturek soilik dute balio fiskala horretarako.

Nahasketarik gerta ez dadin, jakinarazten dugu Fakturazio Erregelamenduaren 2. artikuluak ezartzen duena: zerbitzua amaitu aurretik jasotako ordainketa ororen faktura egin behar da.

 

2) Ordu bat 27 minutu 45 segundoan: zerbitzua eman eta 30 egunera arte fakturatu daitekeela adierazten da. Hala ere, argitu behar dugu eragiketa baten hartzailea partikularra denean (hau da, enpresaburua edo profesionala ez denean) faktura eragiketa egiten den unean egin behar dela.

Itzuli
Itzuli