Elkargoko Buletina

Ticketbai: bi bideokonferentzia ekainean.

Foru Ogasunako TicketBAI sistemara egokitzeari dagokionez, joan den apirilaren 13an dokumentu honetan azaldu zenaren inguruan, hilabete honetan bi prestakuntza hitzaldi eskaintzen ditugu:

1 – TAK software-garatzailearen ardurapeko webinarra. Interesgarria izango da klinika-kudeaketako programa baten barruan fakturazio-modulu bat erabiltzen ez dutenentzat, eta, beraz, TicketBAiren eskakizunak betetzeko beste programa bat beharko dutenentzat.

Ekainaren 18an (ostirala) izango da, 14:30etik 16:00etara. Izena emateko esteka hau da. Galdera eta erantzunen txanda egongo da, eta saioa grabatuko da. Beraz, beste momentu batean sartzeko aukera egongo da, baina horretarako izena eman behar da.

 

2. TicketBAI sistemari buruzko online prestakuntza-hitzaldia, Coro Pereiro andrearen eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Informatikako zuzendariordea. Datorren ostegunean izango da, ekainaren 24an, 19: 00etan.

Bertaratzea librea da eta ez da beharrezkoa izena ematea. Elkargokideekin lan egiten duten gestorietako pertsonak ere sartu ahal izango dira.

 

Konektatzeko esteka hau da:

https://us02web.zoom.us/j/81945469630?pwd=L25BZTVRcGp6aEtUQkRzczZnM0xMUT09

 

Hitzaldiak 45 minutu inguru iraungo du, eta ondoren galderen txanda izango da. Saio osoa grabatuko da eta geroratuta ikusi ahal izango da.

Itzuli
Itzuli