Elkargoko Buletina

Aho-osasunaren kanpaina haurdunaldian

Consejo Generalak kanpaina hau antolatu du berriro, Ekainaren 15ean hasiko da, uztailaren 15era arte.

Kanpainan parte hartzen duten dentistek, doako azterketak egingo dizkiete haurdunei aldi horretan.

Kanpainarako izen-ematea maiatzaren 12an hasiko da, ekainaren 7ra arte, www.saludoralyembarazo.es webgunearen bidez.

Izena eman duten hortz-klinikek kanpainako publizitate-materiala jasoko dute: gida bat, binilo bat eta display bat. Horrez gain, aho-osasunari eta haurdunaldiari buruzko doako online webinar bat egiteko aukera izango dute, eta laster emango da horren berri.

Azkenik, kanpaina amaitzean, parte hartzen duten klinika guztiei diploma bana emango zaie.

Itzuli

Lotutako Berriak

Itzuli