Elkargoko Buletina

“DENTIX” eko hartzekodunen konkurtsoan kaltetutako elkargokideentzako oharra

“DENTIX” enpresaren hartzekodunen konkurtsoan kaltetuta izan diren elkargokideei jakinarazten zaie , oraindik ordaindu gabeko kopuruak baldin badituzte, bai jaso ez dituzten soldatengatik, bai kalte-ordainengatik lan-kontratuak amaitzeagatik, kontzeptu horiengatik prestazioak ordaintzeko eskaerak Fogasa soldata-bermerako funtsaren aurrean izapidetzeko,  nahikoa dela honako dokumentazio hau prestatzea:

1.- Fogasaren webgunean agertzen den eskabide-eredua betetzea. Eskaera bat bete behar da soldatengatik eta beste bat kalte-ordainengatik.

2.- NANaren fotokopia

3.- Jaso beharreko zenbatekoa sartuko den banku-kontuaren titulartasun-ziurtagiria.

Aurkezpena Fogasak Donostian dituen bulegoetan egin behar da: Urdaneta kalea 7, Correos eraikina. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 943 44 10 10 telefonora deituta.

Elkargokideei eskatzen diegu Dentix zentroetako auxiliarreekin harremana badute, informazio hau transmititzea, interesgarria delako haientzat ere.

Zalantzarik izanez gero, elkargoko lan-aholkulariaren telefonoa gogorarazten dizuegu: Fernando Antúnez 943 440416.

Itzuli

Lotutako Berriak

Itzuli