COVID txertoa – Kontrako gertaeren jakinarazpena – Txertaketa-ziurtagiria
Gogorarazten dizuegu txertoaren ondoren gertaera kaltegarriak jakinarazteko protokoloa, AEMPSren dokumentu honen bidez egin daitekela.
4. orrialdean zer jakinarazi behar den adierazten da, eta 5. orrialdean nola jakinarazi behar den. Zuzenean web-formulario baten bidez izan daiteke, edo erreferentziazko osasun-zentroaren bidez.
Zuzenean eginez gero, jasotako txertoaren lote-zenbakia adierazi beharko da. Informazio hori eskuratzeko, ziurtagiri elektronikoa aurkeztu behar da Osakidetzako osasun-karpetaren bidez, edo familia-medikuaren bidez, historia klinikoaren zati horren kopia bat eskatuz.
Osasun-karpeta horretan sartuz gero, COVID txertaketa-ziurtagiri bat deskargatu eta inprimatu daiteke.