Elkargoko Buletina

COVID txertaketa

Dakizuen bezala, Donostialdekoentzat, zitak baieztatu dira. Txertaketa Moderna txertoarekin izango da, martxoaren 13an (lehenengo dosia) eta apirilaren 10ean (bigarren dosia). Donostialdea OSIko kideei laguntza eman diegu, banan banan zitak komunikatzen.

Gipuzkoako Osasun Lurralde Ordezkaritzaren zuzendariarekin eta kideekin hitzegin eta gero, Gipuzkoan dauden 6 OSIak (Zerbitzu erakundeak) txertatzeko prozedura modu autonomoan kudeatzen ari direla adierazi digute, nahiz eta haien autonomia mugatua izan, logistika, txertoen horniketa, albo-ondorioen berriak, etabar, direla eta.

Informazio hau helarazten digute OSI bakoitzaren inguruan:

OSI Bidasoa eta OSI Goierri Urola Garaia: Gaur egungo prebisioa, txertaketa martxoaren 22ko astean hastea da.

OSI Debabarrena, OSI Debagoiena, OSI Tolosaldea: Ez dugu informaziorik oraingoz. Zerbait berri jakiten dugunean, informatuko zaituztegu.

Garrantzitsua:

Prebisioak besterik ez dira, eta aldaketak izan daitezke. Adibidez, iristen ari diren berri txarrak Astrazeneca txertoari buruz, ondorioak ekar ditzakete.

Ez dakigu Elkargoaren laguntza eskatuko denik beste 5 OSIengandik, Donostialdea OSIk egin duen bezala.

Beste informaziorik ez dugu (zer txertoa erabiliko den, etabar).

Osakidetzako zerbitzu erakundeei buruzko informazio gehiago hemen:

 https://www.osakidetza.euskadi.eus/tu-centro-sanitario/-/cerca-organizaciones-de-servicios-de-gipuzkoa/

Itzuli

Lotutako Berriak

Itzuli