Nahiz eta formulario betetzeko epea aldi askotan errepikatu dugun, bai eta kritikak jaso Elkargokide batzuen aldetik epea otsailak 19 tik 23a arte luzatzeagatik, deiak jaso ditugu Elkargoan, arrazoi desberdinengatik formularioa bete ez duten pertsonetatik, jadanik Osakidetzara bidali dugun zerrendan egotea eskatuz edo exigituz.
Beraz, nahiz eta Sailbuordetik zerrendak luzatzeko aukerarik ez diguten eman, Elkargotik beste zerrenda bat bidaltzea erabaki da, garaiz apuntatu ez diren pertsonen datuekin. Azpimarratu behar dugu ezin dugula ziurtatu Osasun sailak zerrenda berri honetan egongo diren pertsonak txertatzeko prozedura honetan sartuko dituenik.
Aukera hau martxoaren 4a arte (osteguna) eskeintzen da. Zerrenda berri hori martxoaren 5an bidaliko dugu.
Zerrenda berri honetan sartu nahi duena, mesedez harremanetan jar dadila Elkargoarekin bere inskripzioa tramitatzeko.