Elkargoko Buletina

Uren fluorazioa

2020ko martxoaren 10ean, Dentisten Euskal Kontseiluak gutun bat bidali zion Osasuneko sailburuari, uren fluorazioa kentzea baloratzeko asmoa zuela, jakin izan ondoren.

Eskutitzak, Dentisten Euskal Kontseilutik hori kentzearen aurka egiteko argudioak ematen zituen, eta gaia aztertzeko bilera bat egitea proposatzen zen.

Urtarrilaren 20an, Dentisten hiru elkargoetako presidenteak sailburuarekin eta sailburuordearekin bildu ziren, eta fluorazioaren gaia jorratu zuten, besteak beste. Euskal Kontseiluak berretsi egin zuen uren fluorazioari eustea komeni zela, eta, nolanahi ere, Osasun Sailak ez zuen adierazi ura kentzeko asmorik edo erabakirik.

Hala ere, urtarrilaren 30ean, “Noticias de Gipuzkoa” egunkariak jakinarazi zuen Añarbeko uretan fluorazioa kendu zela, eta Gipuzkoan ez zegoela fluoratutako urik.

Otsailaren 2an, Dentisten Euskal Kontseiluak gutun bat bidali zuen, jarduteko moduagatik harridura eta desadostasuna adierazteko.

Une honetan, bidalitako azken gutunaren erantzuna jasotzeko zain gaude, argitaratutako albistea kontrastatzeko.

Informazioa eskuragarri dagoenean eguneratuko da.

Itzuli
Itzuli