Bigarren iritziko kontsulta baten ondorengo kexak edo erreklamazioak
Aurtengo urtarrilean argitaratutako albistea (ikusi hemen) berriro aipatzen dugu, irakurtzea gomendatzen baitugu. Izan ere, pazienteen deiak eta bisitak jasotzen jarraitzen dugu eta kexa hau dute oinarri: bigarren iritzi batera joan den kolegiatu batek esan die aurreko klinikan egindako tratamendua ez zela zuzena.
Aipatutako berria irakurtzeko gomendatzeaz gain, jakinarazten dugu paziente bat Elkargora mota horretako kexa batekin doanean, erreklamazio bat ireki aurretik Elkargoak egiten duen lehen kudeaketa, itxuraz hori jakinarazi dion elkargokidearen txosten idatzia eskatzea dela.Edo, bestela, erreklamatzaileari elkargokidearen izena eskatzen zaio, elkargoak informazio hori kontrastatzeko.
Txosten horretan oinarrituta, erreklamazio-prozedura bat irekitzea edo ez irekitzea erabakitzen da.