Atzo publikatutako berri honeri buruz, non www.covideuskadi.net web orriaren bidez, babesteko biserak eskatzeko beste aukera bat ematen genuen, deitu gaituzte, eskaera asko jaso dutelako, eta ezin dutelako logistika antolatu bakoitzari eskaturiko bisera eramateko.
Denak Elkargora bidaltzea adostatu dugu, hemendik banaketa antolatzeko. 400 bat bidali behar dizkigute. Eskuragai izango dira bihar edo astelehenean. Edozein kasuan, abisatuko dugu. Ez da beharrezoa Elkargora deitzea.
Eskaera asko izango ditugulako, arren adierazpen hauek irakurtzea eskatzen dizuegu, ahalik eta hobekien gai hau kudeatu ahal izateko, hemen argitu denari buruzko deiak edo kontsultak saihesteko.
Aldez aurretik zuen laguntza estimatzen da.