Elkargoko Buletina

Foru Ogasuna: Ticketbai proiektuaren hasierako atzerapena

COVID-19 enpresetan sortutako egoera ekonomikoaren ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak TicketBAI proiektuaren hasiera urtebete atzeratzea erabaki du, 2022ko urtarrilaren 1era arte.

TicketBAI sistemak bere jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatzeko aukera emango die foru ogasunei. Halaber, lortutako informazioa zergadunei beren zerga-betebeharrak bete ditzaten errazteko erabiliko da.

Hasiera batean 2021eko urtarrilaren 1ean hasi behar zen proiektua Gipuzkoan eta, hortik aurrera, 2022ra arte luzatuko zen. Betebehar fiskal berri horrek jarduera ekonomikoak egiten dituzten eta euskal ikuskaritza fiskalaren eskumenekoak diren zergadunei eragiten die, Gipuzkoan 54.000 inguru.

Itzuli
Itzuli