Elkargoko Buletina

Ahoko minbiziaren lesio susmagarriak dituzten pazienteak deribatzeko protokoloari buruzko gogorarazpena.

Donostia Ospitaleko Aurpegi-masailetako zerbitzutik jakinarazi digutenez, deribazioak, oro har, zuzenak izaten eta emaitza onak lortzen ari dira.

Dena den, mezu elektronikoz deribazioak egin beharrean, kasuren batean fax bidez jasotzen jarraitzen dutela adierazi digute. Hori dela eta, deribazioko gaur egungo protokoloa, 2018ko otsailetik indarrean dagoena, zein den gogorarazi nahi dizuegu buletin elektroniko bidez bidalitako albistean jakinarazi genuen moduan.

Bestalde, protokoloa gaizki erabili den kasuren bat ere detektatu dugu eta, ondorioz, protokoloa ahoko minbiziaren lesio susmagarrietan bakarrik erabili behar dela gogorarazi nahi dizuegu. Ez da erabili behar aurpegi-masailetako zerbitzura sarbide bizkorra izateko bide gisa.

Itzuli
Itzuli