Aurreko buletinean eskeinitako informazioa betetzen dugu:
Nineu jatetxean (Kursaal) izango da urteko afaria, otsailaren 8an, 21:00tan.
Postreak eta gero, 2019an lanean 30 urte daramaten elkargokideei zilarrezko insigniak emango zaizkie ,eta 2018an jubilatu diren elkargokideentzako omenaldi bat egingo zaie. 2018an kolegiatu berri diren kideak ere aipatuak izango dira.
Amaiera gisa, urrezko insignia emango zaio gure kidea den Jose Antonio Arruti González-i
AMAren laguntzari esker, hiru Ipad Pro zozketatuko dira, eta doako izen emate bat SEPA kongresurako, Valencian maiatzaren 29-tik ekainaren 1a arte ospatuko dena.
Aurreko urteetan bezala, menua Elkargoak diruz lagunduta dago eta prezioa 35 Eur-ekoa da. 2018ko kolegiatu berriak (lehenengo kolegiazioa) eta 2018an klinika solidarioan parte hartu dutenek gonbidatuta daude.
Menua
Ahuakatea baporean, ganba zuria eta bizkaitar saltsa
Arrautza errea baratxuri beltzezko zoparekin
Legatza plantxan zuku eztitsuarekin
Arkume errea eta hezur gabetua, gazta parmentierra
Torrada zartaginean karamelatua
Batata gozo eta banillazko natillak izozkiarekin
Upeldegia
EdoViñas del Vero J.I.Ka Somontano ardo zuria
Ysios Bilduma Pribatua J.I.Ka Errioxa ardo beltza
Ur minerala
Illy kafea eta infusioak . Petits fours
Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, Elkargora deituz, coeg@coeg.eu helbidera idatziz, edo Whatsapp bidez 606 265
144 zenbakira idatziz.
Santa Apolonia egunean, 9an, larunbatean, hildako kideen omenez meza bat izango da 12tan, San Ignazio parrokian (Katalunia enparantzan)