![]()
Pazienteen aho-minbiziko lesio susmagarrien Donostia Ospitaleko Maxilofacial Kirurgiaren zerbitzura deribatzeko protokoloaren aldaketa
Bete dira 8 urte, Donostia Unibertsitate Ospitaleko maxilofacial zerbitzura lesio susmagarriak duten pazienteak deribatzeko protokoloa egin zenetik, orain, beraiekin hobetutako bertsio bat adostu da, berri honen argitalpenetik aurrera indarrean sartzen dena.
Deskargatzeko eta erabiltzeko formulario berria hau da . (2023ko irailetik: .docx formatoan). Berritasun nagusiak hauek dira:
- Formularioan, posta elektronikoa gehitu da, formularioa bidali ahal izateko, faxa ordezkatuz.
- Datu-babes-lege zorrotzak betetzeko, formularioa enkriptatuta bidali behar izango da. Metodo asko daude enkriptatutako fitxategiak bidaltzeko.Ohikoenetakoak diren programen araberako metodo desberdinak hemen jartzen ditugu:
- Word 2010: archivo–>información–>proteger documento–>cifrar con contraseña.
- Word 2007: archivo–> guardar como–> herramientas–> opciones generales
- OpenOffice: archivo–> guardar como–>guardar con contraseña
- Word para MAC: archivo–> guardar como–>opciones–>seguridad–>meter contraseña
Elkargoarekin harremanetan jarri beharko zarete, kirurgia maxilofacialeko departamentuarekin hitzartuta dagoen, enkriptatutako gako finko aldagarria zein den jakiteko.
Informazio gehiago jarri daiteke korreoan: Rx edo argazkiak, baina kontuan eduki pazientearen izena ezin dela agertu, edo ateratzen bada, informazio hau enkriptatuta egon behar du.
Lehentasun mailak hauek dira:
o Urgente: Edozein lesio oso susmagarria: odola duen ultzera, mingarria , 2 zm baino gehiago duen lepoko edo listu guruinetan dagoen edozein masa. Urgente diren kasuetan, kontsulta 3 egunen barruan egiten da.
o Lehentasuna: Aldezaurreko lesio txarrak: leukoplasiak, homogeneoak diren likenak , ez induratuak, mingarriak ez direnak,iraupen luzekoak.Kasu hauetan, 5 egun barruan egiten da kontsulta.
o Arrunta: Edozein lesio txiki txuria sare-mukosatan, geometri irudikoak, jugal mukosatan, hortz-oian edo mingainan. Kontsulta 10 egungo epean egiten da.
Dokumentazioaren harreraren ondoren, Maxilofacial Kirurgiako zerbitzua pazientearekin harremanetan jarriko da zuzenki hura seinalatutako epeetan zitatzeko.
Azkenik, zuen laguntza eskatzen dizuegu zerbitzuaren azpimarratutako lehentasun-irizpideen erabilera egokia emateko, pazienteen onerako, eta zerbitzua ez asetzeko.