Erabiltzaileek oso ondo baloratzen duten zerbitzua da, eta zerbitzu hau, asteburu eta jaietan bere lana erregularki eskaintzen duen taldeari esker ematen da.
Hala ere, aktiboki parte hartzen duen lagun talde handiago bat izatea hobeto dela uste dugu.
Elkargotik, zerbitzu hau ezagutzeko ahaleginak egiten ari dira: iragarpenak google-n, Facebook-en, prentsako notak medioetan, iragarkiak irratian…Gainera, probintzian ekintza garrantsitzuak baldin badaude, antolatzaileekin harremanetan jartzen gara lehenago zerbitzua eskaintzeko.
Hemen
funtzionamendu araudia duzue, laburpen gisa hau esaten duena: asteburu eta festa egunetako zerbitzua da, goizeko 9:00tik arratsaldeko 21:00 arte, dentistaren konpromezua kontsultan egotea da deia jaso ondorengo orduan (nahiz eta normalki dentistak eta pazienteak hobeto komeni zaien ordutegian hitzordu bat akordatzen dute); zerbitzuaren prezioa librea da. Pazienteak telefono zenbaki batera deitzen du, eta zentralitak deia dentistaren telefonora bideratzen du.
Informazio gehiago nahi baduzu edo zerbitzuan parte hartu nahi baduzu, Elkargoarekin harremanetan jarri.