Elkargoko Buletina

Prestakuntza kontratuak “Easo Politeknikoa” lanbide heziketako institutuko ikasleekin

ELKARGOKIDEEN INTERESERAKO INFORMAZIO OHARRA, DONOSTIAKO “EASO POLITEKNIKOA” LANBIDE HEZIKETAKO INSTITUTUKO IKASLEEKIN PRESTAKUNTZA KONTRATUAK IZENPETZEKO AUKERAREKIN LOTUTA.

Ohar labur honen bidez elkargokideei jakinarazi nahi diegu EASO POLITEKNIKOA Lanbide Heziketako Institututik jakinarazi digutela zentroan ematen duten HIGINISTAS programako bigarren eta azken mailan dauden ikasleekin probintziako hortz-kliniketan praktikak egiteko aukera dagoela, “prestakuntza duala” izeneko modalitatean, hau da, Institutu horretan jasotzen duten prestakuntza kliniketan praktikak eginez bateratzea. Praktikak lan-harreman bidez egiten dira, ezaugarri jakin batzuekin.

“Prestakuntza dual” hori egiteko BI modalitate daude:

1.- 30 urte baino gutxiagokoentzat, lan-kontratuaren bidez, Langileen Estatutuko 11. artikuluak araututa, “prestakuntzarako eta ikaskuntzarako” izeneko lan-kontratuaren bidez.

2.- 30 urtetik aurrerakoentzat, ikastetxearen eta enpresaren arteko akordio baten bidez “BEKA” izenez.

Laneko kontratuaren modalitateak honako ezaugarri hauek ditu:

Kontratuaren iraupena: gutxienez urtebete eta gehienez hiru urte.
Lanaldia: Gutxieneko lanaldia legez ezarritako lanaldiaren % 60koa izango da, eta gehienekoa, % 75ekoa, lehen urtean, eta % 85ekoa hurrengo bietan, eskolak eta lana bateratu behar baitira.
Soldata: Hitzarmenekoa, eta halakorik izan ezean, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata1 (aurrerantzean, LGS), (2016rako, 764 € hilean, hau da, 9.168 urtean, 14 lansaritan 655 €/hilean), eta hori benetako lan-denborarekiko proportzioan ordainduko da.
Enpresarentzat Gizarte Segurantzako kostua: Ez dago
Diru-laguntza: Enpresak 2.000,00 €-ko diru-laguntza jasotzeko eskubidea du. Laguntza hori beste 1.500,00 €-tan handi daiteke kontratuaren lehen urtea amaitzean ikaslea kontratatuz gero.
Hasiera: 2016ko ekaina.

Bekaren modalitateak honako ezaugarri hauek ditu:
Enpresaren eta ikastetxearen arteko kontratua izenpetzen da; haren oinarrizko baldintzak, iraupena (gutxienez urtebete eta gehienez hiru urte), lanaldia, prestakuntza-edukia eta abar klinikaren eta ikastetxearen artean negoziatzen da.
Gutxieneko iraupena urtean 800 ordukoa da eta ikasleak jaso beharreko soldata ez da izango LGSren % 60 baino gutxiagokoa, eta benetan lan egindako denborarekiko proportzionala izango da.
Ez dago diru-laguntzarik eta gizarte-segurantzaren kostua hilean 41 eurokoa da (LH duala izateagatik).
Hasiera: 2016ko iraila

Laburbilduz, elkargokideei kontratu mota horiek izenpetzeko aukera eskaintzen zaie, eta horren bidez, enpresak, ikastetxeak eta ikasleak prestakuntza-prozesuan parte hartzen dute, eta hiru alderdiek izenpetutako dokumentuan azalduko da hori, jarraipena egiteko, eta profesionalek ikasleei ematen zaien prestakuntza-programetan esku hartu ahal izango dute, hala, prestakuntza hobea eta pazienteen onurarako eragina izango du horrek.

Ikasleen aukeraketa ikastetxeak egingo du, ikastetxean eskuragarri dauden pertsonen artean klinikari interesatzen zaion profilaren inguruko informazioa jaso ondoren.

Kontratuan proba-aldia ezarriko da.

PRESAZKOA.

Informazio gehiago jasotzeko edo programara sartzeko interesa dutenek Pili Zabalarekin harremanetan jarri behar dute lehenbailehen (Easo Institutu Politeknikoa): tel. 943455422
/ pili.zabala@easo.eus , eskaerak aurkezteko epea 2016eko maiatzaren 30n amaitzen baita.

Eusko jaurlaritzak prestaturiko dokumentua hemen duzue

Itzuli

Lotutako Berriak

Itzuli