Elkargoko Buletina

Hondakinen kudeaketarako hornitzaileak

Joan zen azaroan informatu genuen osasun- kudeaketa berriari dagokionez,orain laburpen eguneratu bat eskaintzen dugu hondakinen kudeaketa hornitzaileen 4 eskaintzarekin:

Infocitec (lehen Fidotec): eskaintza hemen duzue, klinikarako beste zerbitzuak kontratatzeko aukera sartzen duela: babes erradiologikoa, datu-babesa eta arrisku laboralen aurkako prebentzioa.Kontaktua: Alberto Vélez. alberto.velez@consenur.es ; tel 608 89 56 87.Clinisoft: kasu honetan ere, Infocitec-ek egiten duen bezala, zerbitzuen pack bat eskaintzen dute hondakinen kudeaketaz gain, osasunaren zainketa, x- izpi aparatuen berrikustea,  datuen-babesa. Lotura honetaneskaintza ikus dezakezue. Harremanetarako pertsona hau da: Mayte Gazol ;

Telf.: 91 616 77 77 ; maytegazol@clinisoft.es

Elirecon: Bere balio erantsia dokumentazioa IKSri igortzeko, bidaltzea baimentzen duen berezko aplikazio informatikoan datza, horrela, produktoreei (hortz-zentroei) lana erraztuz,  (horretarako, alta emanda egon behar da eta  NIMA eman behar zaie).

 2 litroko ontzien bilketarako eskaintza, 5 litrotarako beste bat, eta 10 litrotarako beste eskaintza bat bidaltzen dizkigute.
Kontaktua: administracion@elirecon.com edo 943 610 447 edo 943 61 22 08 telefonoetan.

Serkonten: bere hondakinen kudeaketarako tarifa eransten dugu kasu bakoitzean sartzen dutena argituz: edukiontziaren hornikuntza,edukiontzi betearen erretiraketa, IKS-eeM-a sistemako alta, eta dokumentuen kudeaketa. Kontaktua: Juan Rodriguez Santiago da. T: 607 414 990; E: jrodriguez@serkonten.com

Itzuli
Itzuli