Erantzukizun zibil profesionala eta sozietatearena. Argipena
Sozietatearen aseguru polizekin, sozietate horren langileen erantzukizun zibil profesionala estaltzen dutelari buruzko hainbat kolegiatuk transmititutako zalantzei dagokienez, argitu behar dugu, Elkargoan begiratu ditugun kasuetan, ez dela horrela izan.
Egia da poliza horietan, sozietatean diharduten profesionalak agertzen direla, baina honen zentzua klinikari zuzendutako salaketak, aipatutako profesionaletako baten jardueragatik estaltzea da. Horrela, ulertzen da sozietatean 2 profesionalek lan egiten badute edo 30ek egiten badute poliza ez dela bera izango eta azkenengo kasu honetan, gertakarien aukerak, handiagoak izango direla.
Baina analizatutako kasu guztietan, ez da zehazten polizak zuzenki egindako profesionalarentzako salaketak estaltzen dituenik.
Erantzukizun zibil profesionaleko poliza egokiaren bitartez,bere izenean ziurtatuta ez egotea, profesionalarentzat ekartzen duen arriskuaz gain, edozein osasun-bizibidetan jarduteko lege-betekizuna dela gogoratu behar dugu.
Nolanahi ere, sozietateaz gain profesionalen erantzukizun zibila estaltzen duten baldintzapenak ere egon daitezke, baina Elkargoan gaur egun ez ditugu ikusi.
Zentzu horretan, Elkargotik, kolegiaturari bere aseguroak egindako idazki bat eskatuko zaio, kolegiatuaren izenean zuzenki bideratutako kexen kasuan, poliza hori zuzenki kolegiatua estaltzen duela zehaztuz,eta ez sozietateari .