Joan den urteko azaroaren amaieran argitaratu zuten arkitekto, ingeniari, lizentziatu eta arkitekto teknikoen Tituluen, Baliokidetzaren eta MECES Korrespondentziaren Homologazioa jasotzen duen Errege Dekretua.
Ministroen Kontseiluak joan den irailaren 4an egindako bileran onartu zuen Odontologiako lizentziatuaren unibertsitateko titulu ofizialaren Goi mailako Hezkuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparruaren (MECES) araberako maila korrespondentzia zehazten duen Akordioa. Zehazki, 3. mailari dagokiona (Masterra) da
eta, hura, aldi berean, indarrean dagoen 1027/2011 Errege Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren arabera, Kualifikazioen Europako Esparruko 7. mailari dagokiona da.
Era berean, gogorarazi beharrekoa da kualifikazio mailak ikasketa ofizialek eskaintzen dituzten ikasketako emaitzen arabera ezartzen direla.
Aipatutako Errege Dekretuko 24.4 eta 24.6 artikuluek xedatutakoaren arabera, Unibertsitate Politikako Zuzendaritza Nagusiak onartu du honi atxikita azaltzen den ebazpena, ostiralean BOEn argitaratu zutena. Ministroen Kontseiluaren aipatutako
Akordioa ere azaltzen da. Era berean, laster, Zuzendaritza Nagusi horrek korrespondentziako ebazpena Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistroan inskribatuko du.
Honako hau da Ebazpen horren garrantzi nagusia: Odontologiako lizentziatuak Odontologiako graduatuen maila berean kokatzen ditu. Gainera, goi mailako hezkuntza-erreformaren aurreko (“Bolonia-aurrekoa”) titulazioak dituzten Espainiako unibertsitateetako egresatuek atzerrian izan dezaketen mugigarritasuna errazten du
(beren benetako ikasketa maila aitortzeko zailtasunak topatu izan baitituzte) eta, aldi berean, EB baitan lanpostuetarako hautagai bihurtzea ahalbidetuko diete.
Hemendik aurrera, interesdun guztiek korrespondentzia-ziurtagiria webgune honen bidez eskatu ahal izango dute: http://www.mecd.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/gestion-titulos/estudios-universitarios/titulos-espanoles/202058.html . Ziurtagiria Unibertsitateko Tituludun Ofizialen Erregistro Nazionaleko atal berezian gordeta geratuko da.