Gipuzkoako Haginlarien Fundazioa, Elkargoaren eskutik 2011an sortu zena, Cáritas-ekin batera odontologia solidarioko proiektuan lan egiten ari da, herritar kaltetuenaren beharrez arduratzeko asmoz.
Horretarako, Elkargoan dagoen hortz-gabinetea erabiliko da, astean behin, asteazkenetan goiz eta arratsaldez.
Bere denboraren eskaintza era eskuzabalean egitea ahal duten kolegiatu talde baten kolaborazioa izatea beharrezkoa da pazienteetaz arduratzeko eta zentzu horretan, interesatuak egon daitezkeenei erregutzen dugu Elkargoarekin harremanetan jartzea. Asmoa da, txandakatzen den talde bat egotea, arduraldia onargarria izateko. Eta gero, parte hartzea interesa duten edo, zerbitzuaren funtzionamenduaren xehetasun gehiago ezagutu nahi duten kolegiatuei deituko zaie, bilera baterako, zerbitzuaren funtzionamendua zehazteko.