Elkargoko Buletina

Ohar garrantzitsua: Desfibriladore eta suspertze maletinak

Bestetan informatu dugun moduan (adibidez, hemen), Euskal Batzordeak hornikuntza honen baterako erosketa negoziatu du, urrengo  2015eko maiatzetik aurrera, ekipamendu hau klinika guztietan edukitzea nahitaezkoa izango delarik.
Lortutako azkeneko prezioak hauek dira:
200 Reanibex-a desfibriladorea: 899 Eur + BEZa
300 Reanibex-a desfibriladorea: 1015 Eur + BEZa
Suspertze-maletina: 125 Eur + BEZa
Garrantzitsua da jakitea, BEZa gaur egun % 10etakoa dela, baina 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera % 21 ra igoko da.
Eskaintza honetan sartzea erabakitzen baduzue, mesedez emailez bidali (coeg@coeg.eu) zuen izena, CIF eta erosketa egingo duenaren helbide fiskala, bai pertsona fisiko edo juridikoa. Jarraitzeko hurrengo pausoak esango dizkizuegu.
Itzuli
Itzuli