BEZ-aren igoera osasun produktuetan
Gai honen gainean dagoen kezka dela eta, urtean zehar, 11 puntuko igoera aplikatuko dela informatzen dizuegu. Hau da, %10eko tipo murriztutik %21eko tipo orokorrera.
Hala ere, datarik ez dago oraindik hartarako.
Edozein berritasunen gainean informatzen jarraituko dugu.
Gaiaren funtsa gogoratzen dizuegu: 2013/1/17 EBeko Justizia Auzitegiaren Sententzia bat dago, non Espainiak EBaren eskubidetik ondorioztatutako bete-beharrak hautsi zituela deklaratzen da, BEZ-aren tipo murriztua EB-ko araudian sarturik ez zeuden osasun-produktu batzuei aplikatzen dituelako.