Mediku-errezeta berria: Mediku eta Farmazialarien Elkargoekin hiztartutako barneko oharra
Ondoren, Mediku, Farmazialari eta Dentisten Elkargoen artean mediku-errezeta berriari buruz hitzartutako barneko oharra eransten dizuegu.
Oharrean jartzen duenaz aparte, Huelvako probintzian, mediku-errezeten erabilera ez egokiagatik elkargokideen artean, 3.000 eta 30.000 Euroko isunetan amaituko luketen espediente irekitzearen ezaguera eduki dugu.
Egindako kudeaketen ondoren, gure lurraldean ez dugu sinesten hori momentu honetan gerta daitekeenik. Hala ere, ukaezina da mediku-errezeta berria joan den 2013ko urtarrilak 21tik dela baliozko bakarra, eta beraz ezarritako modeloari ez estututako errezeta, ilegala da. Beraz Elkargotik errezeta berrien berehalako erabilera egitea gomendatzen dizuegu.
MEDIKU, DENTISTEN ETA FARMAZIALARIEN ELKARGOEK HITZARTUTAKO OHARRA
MEDIKU-ERREZETA PRIBATUA
Mediku-errezetaren eta dispentsazioaren aginduen gaineko abenduaren 17ko 1718/2010 Errege-Dekretuaren indarreko sarreratik igarotako denbora emanda, Elkargoetan eskuragai dagoen Mediku errezeta berria izango da balioko duen bakarra 2014ko maiatzaren 1etik aurrera.
Data honetatik aurrera, farmaziek nor bere Elkargora komunikatuko dizkiote mediku-errezeta pribatuko modelo berrian estutzen ez diren kasuak, Farmazialari Elkargoaren bidez.