Elkargoko Buletina

Finlandiarako enplegu Jardunaldia Elkargoan maiatzaren 24an

Joan den apirilaren 10eko buletinean hedatu genuen iragarpen atzean, agentzia eskaintzailearekiko kontaktua mantendu dugu, eta hitzartu dugu datorren maiatzaren 24an Elkargo honetan enplegu Jardunaldi bat ospatzea, agentziaren pertsonala onera mugituko dena.
Agentziak onartu du, esperientzia urteak 5etik 3ra jaistea, bainan ez dirudi hortik gehiago txikiagotzeko aukerarik dagoenik, inmigrazio bulegoko murrizketengatik.
Jardunaldiaren lehenengo zatia 2 orduko aurkezpen bat izango da (9:00etatik 11ak arte), irekia, eta gainerako orduetan  elkarrizketa pertsonalak izango dira agentziak aurrez aurre-aukeratutako hautagai bakoitzarekin.
Aurrez, interesatuek CVa bidali behar izango dute dokumentu honetan aurkituko duzuen posta elektronikora. Dokumentu berean eskaintzaren baldintzen gaineko xehetasun gehiago aurkituko dituzue.
Funtsean, 10 profesional kontratatzea desiratzen dute, gutxienez 3 urteko esperientziarekin, eta  Bilbon edo Donostian (zehazteke oraindik) 19 asteko heziketa bat eskaintzen dute. Heziketa hein handi batean finlandiar-klaseetan datza, eta neurri txikiago batean, Finlandiko bizitzaren gaineko informazioan (heziketa, osasuna, eta abar…)

Elkargoarekin harremanetan jar zaitezkete informazio gehiago behar izanez gero.

Itzuli
Itzuli