Elkargoko Buletina

Mediku-errezeta berria erabilgarria azkenik

Mediku-errezeta berriak editatzeko prest gaudela Elkargoan informatzen dizuegu, erabat gure borondatearekin zerikusirik gabeko arazoak konpondu direlarik.
2 aukera daude: formato elektronikoan ala paperean.

Formato elektronikoan:
Eskaera minimoa 100 errezetakoa da, eta kostua 0,01 Eur + BEZ errezeta bakoitzeko da.
2 bertsio daude: pdf eta xml.
Kontseilu Generalak aplikazio txiki bi prestatu ditu, kliniketan ordenagailu baten bidez errezetak bete ahal izateko. Oraingoz Windows-en funtzionatzen dute bakarrik, hurrengo egunetan MAC-en erabiltzeko bertsioak izan behar ditugu.

Hau da pdf-kin erabiltzeko programa deskargatzeko lotura, eta hau xml-kin.
Errezeta berria xml-formatoan Gesden gestio programa barruan integratzeko posibilitatea dagoela informatzen zaituztegu. Aipaturiko programa darabilzuenek Infomed-era prozesuaren gaineko xehetasun gehiagotarako zuzendu behar zarete.

Paperean:
Une hauetan txuri ta beltzez inprimitzeko aukera eskeintzen dugu.
Eskaera minimoa 200 errezetakoa da, eta 100 errezetako sortaren prezioa 8,15 Eur + BEZ da, Elkargoan jarritak.
Orain arte bezala, mezulari baten bidez bidaltzeko aukera dago, 6,80 Eur + BEZ kostutik aurrera.

Errezetak eskatzeko eta edozein argibide bat behar izanez gero, Elkargoarekin harremanetan jarri behar zarete.

ITZULI

Itzuli
Itzuli