Garrantzitsua: Errezeta mediko berria urtarrilaren 20an jarriko da indarrean
2013ko urtarrilaren 20an jarriko da indarrean 1718/2010 Errege Dekretua, errezeta mediko berria arautzen duena; hortaz, egun horretatik aurrera, errezeta eta banaketa-agindu guztiek autentikotasuna bermatu eta faltsutzea eragotziko duten segurtasun-neurriak jaso beharko dituzte.
Gure Elkargoak, mediku, podologo eta farmazialarienekin eta osasun-administrazioekin koordinatuta, Plataforma Bakarra garatu du gai horri dagokion legediak eskatzen dituen segurtasuna eta trazabilitatea bermatzeko.
Ohiko errezetarekin martxoaren 20ra arte lanean jarraitzeko bi hilabeteko luzamendua ematea aurrez ikusita zegoen, baina, jakinarazi digutenez, Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluak ez du onartu.
Elkargoan jabetzen gara aldaketa denbora gehiagorekin prestatu behar zela, Errege Dekretuan aurrez ikusitako aldi iragankorraren mugaegunera itxaron gabe, baina hala izango da gure borondatearen kontrako arrazoiak direla eta.
Hortaz, urtarrilaren 20tik aurrera, elkargokide guztiek Elkargora jo beharko duzue errezeta berriak eskatzera eta Elkargoa arduratuko da eskaerak izapidetzeaz eta elkargokideei errezeta-txeketegiak emateaz paperezko euskarrian, orain arte bezala, edo euskarri elektronikoan (PDF edo XML), berrikuntza gisa.
Oraindik papereko errezetetako kostua ez dago zehaztuta, baina bai formatu elektronikoko errezeta bakoitzeko kostua 0,01 Eur-eko + BEZ izango dela aurrera dezakegu.
Errege-Dekretu honek errezetetako beste mota baten erabilera eragozten du. Orain arte Elkargoak proposatutako errezeta-formatua beste formatu batzuekin elkarrekin bizi izan dira, bainan urtarrilak 20tik aurrera hori ez da posible izango, errezeta formato berri eta bakar bat erabili beharko da.
Errezetak dagoeneko Elkargoaren bitartez eskatzen dituzuenentzat, prozedurak ohikoa izaten jarraituko du, baina errezetategiak PDF formatuan kostu txikiagoaren truke jaso eta kontsultetan inprimatzeko (koloretan edo zuri-beltzean) aukera ere izango duzue.
Elkargoko errezetategiak erabiltzen ez dituzuenentzat, elkargokide gisa identifikatu eta nahi duzuen errezeta kopurua eskatu beharko duzue; gutxieneko kopurua 200 errezetakoa izango da paperezko euskarriaren kasuan.
Nolanahi ere, laster emango dizuegu xehetasun gehiagoren berri eta edozein azalpen behar izanez gero, zuen esanetara egongo gara.