Elkargoko Buletina

Elkargoak abiaraztutako akzioak Oferplan, Vitaldent Amara eta bestelako gaietan

Estetika-zentro horretako hortz-zuriketetako publizitate berriari dagokionez sortutako alarmagatik, eta etengabe Amarako Vitaldent klinika berriko pantaila handian igortzen zuten publizitateengatik, informazio zehatzagoak transmititu nahi izango genizkizueke hauek bezalako kasuetan abiarazten diren akzioei buruz.
Osasun-publizitate guztiak arau batzuekin konplitu behar dute, erregulartasunez informatuz gatoz moduan.  Horrela ez izatekotan, Euskal Administrazioko Osasun-Publizitate Komisioa informatzen dugu, eta horrela egin dugu ere 2 kasu konkretu hauetan.
Kasuaren arabera, beste akzio espezifikoago batzuk  burutzen dira:

  • Zuzeneko kontaktuak
  • udaletxeetan informazio eskaerak / salaketak
  • kontsultak Kontseilu Orokorrean eta/edo bere aholkularitza juridikoan.
  • gure aholkularitza juridikoari txostenen eskaerak
  • hornatzaileekiko kontaktuak (hortz-zuriketen kasuetan)
  • etab…

Zehazki, hortz-zuriketak eskeintzen zituen zentro hura ez dago funtzionamenduan, eta jada Amarako Vitaldent klinika berriko pantaila handiak ez ditu erretiratzea eskatu genuen iragarkiak igortzen.
Beste akzio batzuk martxan dira beste osasun-publizitate batzuei dagokienez, baita ere intrusismo gaietaz, proiektu legegileetaz, eta abar…

Hala ere, itxarondako emaitzak beti ez lortu arren, Elkargoak lanbidearen alde beti parte hartzen duela transmititu nahi dizuegu, eta gai hauetako edo besteetako xehetasun gehiago emateko prest gaudela.

ITZULI

Itzuli
Itzuli