Elkargokide askok jaso dituzte berriro itxuraz doakoa den online TEMDI osasun-direktorioan agertzeko gutunak. Zerbitzu hau kontratatzeko edo datuen aldaketak eskatzeko sinatzen den dokumentazioan, letra txikian, kontratuaren iraupena 36 hilabeteko dela eta 1.057 €-eko urteroko kostua duela irakur daiteke.
Zehaztasun guztiak lotura honetan irakur ditzakezue, iruzur honen sorrera eta modus-operandia, gomendio batzuekin batera.
Laburpen gisa, iruzur-dokumentoa sinatu eta gero, legezko akzioekin mehatxatzen dute, baina ez omen dituzte inoiz burutzen, eta amore ematen dute oposizioa sendoa dela ikusten dutenean.
Ez ordaintzea oso garrantzitsua dela azpimarratzen da, ordainketa, kontratuaren 3 urtetako onarpena bezela interpretatuko zuketelako, bestalde kontratuaren baliogabetzea formalki eskatu ez baldin bada.
Elkargoaren Aholkuraritza juridikoaren aldetik, gogor ari zaie erantzuten, bere garaian sinatu zuten elkargokide bakoitzaren izenean.
Beraz, oinarrizko 2 gomendioak hauek dira: