Elkargoko Buletina

BEZaren igoera irailaren 1ean

Irailaren 1ean gertatuko den BEZaren igoerarekin lotuta, eta laburpen gisa, honako hau jakinarazi nahi dugu:

Zerbitzu guztiak aurreko talde berean mantenduko dira (orokorra, murriztua edo supermurriztua), baina hauxe da berezitasuna: talde bakoitzeko BEZ tasak handitu egin dira:

  • Tasa orokorrean zeudenak % 18tik % 21era pasatuko dira.
  • Tasa murriztuan zeudenak % 8tik % 10era pasatuko dira.
  • Tasa supermurriztuan zeudenak % 4an geratuko dira.

Dena den, 20/2012 Errege Dekretuak aldaketa bat sartu du eta, horren arabera, salbuespenik ez duen hortzetako osasun-laguntza taldez aldatuko da eta, horren ondorioz, tasa murriztua izatetik, tasa orokorra izatera pasatuko da (% 21).
Dentistak osasun-helbururik gabe eskaintzen dituen zerbitzuak dira. Horren inguruan, honako hauek ezarri ditu Zergen Zuzendaritza Orokorrak adibide gisa:

  • pertsona fisikoak edo juridikoak hala eskatuta egindako adituaren txostenak. Bertan, pazientearen aurrekariak eta data ematen den egunean desagertu ez diren ondorio fisikoak zehaztu beharko dira.
  • Miaketa klinikorik gabeko txostena. Bertan, proba batzuk oinarritzat hartuta, gorputzeko kaltearen balorazioa egin beharko da.
  • Adituen txostenak berresteko epaitegietara joatea.

Bestalde, erradiobisiografiako gailuak % 10era igoko dira. Izan ere, aurreko atalean aipatu dugun moduan, gaixotasunak prebenitzeko eta diagnostikatzeko osasun-produktuak, materialak eta tresnak dira.

Itzuli
Itzuli